Sail honetan gure lanaren inguruan sortzen diren gai interesgarriak jorratuko ditugu:

BISITARAKO GUNEA

Gune honetan bisita taldeak gure lan prozesu osoa ezagutu eta bertan ikusteko parada izanen dute. Zenbait baserritako egur zaharrak berrerabiliz egina, ardi jezteko gunearen gainean, leku paregabe bat zabaldu dugu artzaintza eta gaztagintza zer den azaltzeko. Bisitara etortzeko, gure harremanetarako sailean adieraztea besterik ez duzu egin behar. ( Argazkiak Galeria sailean)

GEO-HERRIA

Euskal Herrian nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruan sortutako taldea da. Gure inguruaren arazo eta beharrak identifikatu eta konpontzeko asmoz sortu da. Nekazaritza eta abeltzaintzan hondakin askoren tratamendua egiteko zailtasunari, hondakin hauen aprobetxamendu faltari, ongarri kimikoen neurri-gaindiko erosketei eta hauek garraiatzearen kostu ikaragarriei alternatibak bilatzeko sortutako taldea da. Gure inguruko lurren osasuna gero eta kaltetuagoa dago eta irteerarik gabeko kale batean kokatzen ditu arlo hauetako profesional asko.

 

Arazo hauen irteera nekazaritza ekologikoak ekarri du. Bertan, abeltzaintza eta nekazaritzaren inguruko baliabide naturalekin eta hauek sortutako hondakinekin egiten da lan. Helburua gure lur, animalia eta pertsonentzako elikagai organikoak sortzea da gure lurren osasun osoari eusten diogun bitartean.

BiDEOAK

Gure you tube kanalean zintzilikatutako bideoak:
• HYPERLINK : http://www.youtube.com/channel/UCSiRfjIMczbaLcPY6GTs7Gw