GURE HiSTORiA

2004-2005 artean Urtzi Aira Urruzolak Artzain Eskolako prestakuntza jaso zuen. Ikasturte honetan ere, ardi ile-mozketetan aritu zen, Euskal Herrian zehar. Iparraldeko Gamarte baserrian egin zituen praktikak. Txakurren trebakuntzan ere oso gustura aritu zen eta hainbat erakustaldietan parte hartu zuten, txapela bat baino gehiago irabaziz. Ondoren Elduaiengo Galitzi baserrian, Aritz ikaskidearekin, ikasitakoaren esperientzia martxan jarri zuten.

 

2006an HARROBialde proiektuan murgildu ginen buru-belarri. 2007an hasi ginen HARROBialderen instalakuntzan eraikitzen, lagunen artean, 2008ko urtarrila arte. Orduan estreinatu zuten ardiek borda, haien etxe berria izango zena. Sasoi honetako esne ekoizpen osoa salmentara bideratu genuen. Baita arkumeen haragia ere, HARROBialden izandako lehen jaiotzak.

 

2009an Gaztandegia buruturik, gaztaren ekoizpenean hasi ginen, etxeko ardien esne guztiarekin. Ordutik hona, sistema horretan lanean dihardugu, etxeko produktuak salmenta zuzenean bideratzen. Proiektu guzti hauetan garaturiko esperientzien ondoren, oso argi ikusi genuen, gure bidea kalitatean oinarritua behar zuela izan.