iNSTALAZiOAK

Ardiak jatenHarrobialde Urnietako Oztaran bailaran dago kokatua, Urnietatik Lasartera doan GI-3812 errepidetik gertu. Eraikuntza hau, artegia da hein handi batean, artaldeak bertako zelaietan bazkan pasatzen badu ere ia urte osoa, bazka urri den neguan eta ume-egiteko dagoenean, bertan ematen zaio aterpe.

 

Ikuiluan dugu ardi jeztekoa ere, jetzitako esnea zuzenean gaztandegian dagoen esne deposituan gordetzen delarik. Modu tradizionalean eginiko gazta izanik ere, gure gaztandegia, berria eta osasun kontrol guztiak betetzen dituena da. Garai bateko teknikak gaur egungo berrikuntzekin uztartuz, kalitate ezin hobeko gazta egiteko.
Ardiak jeisten