ARTALDEA

Latxa ardia abere txikia da, baserrikoa. Oso bitxia den adats luzea dauka, aditu batzuen ustez, adatsaren laztasunak ematen dio arrazari “Latxa” izena. Euskal Herriko bertako arraza da, bertako lurrei guztiz egokitua, mendeetan zehar lur hauetan bizitakoa Elikadurari dagokionez, modu tradizionalean jarraitzen dugu, kanpoko larreetako belarra bazkatzen du udan eta neguan, Nafarroa hegoaldeko eta Aragoiko alpapa eta zereal ez transgenikoa.
Beste arraza batzuekin alderatuz, esne-ekoizpen mugatua du, denboraldi bakoitzean, otsailetik ekainera bereziki, ehun bat litro ematen baititu, baina kalitate handikoa da oso ematen duen esnea. Abere gogorra da, bazka eraldatzaile ona eta bildots-hazle bikaina. Bazka eraldatzaile ona dela diogu, gure zelai eta mendiak osatzen duten paisaia zoragarriaren erantzule baitira hein handi batean.

GAZTA

Idiazabal jatorrizko izendapendun gazta.
Zelaietan elikatutako latxa arrazako ardien esnearekin
Guk geuk eginiko artisau-gazta ondua.

•HYPERLINK
"http://www.doidiazabal.com/index.php?idioma=eu&seccion=7&ctipo=0&contenido=0"

Ardia eta bildotsaBiLDOTSA

Eusko Labela duen esneko bildotsa
Bildotsa Bere amaren esneaz soilik elikaturik dago eta 3 astetik 4era bitartekoa denean hiltzen da. Horri esker, haragi samur eta ezin goxoagoa du.
• http://www.euskolabel.net/vercontenido.asp?conid=988&ididioma=2&menid=1440&web=6

DESKRIBAPENA :

• Esne gordinezkoa
• Latxa ardien esnez soilik egina
• Ondua (bi hilabetez gutxienez)
• Tamaina txiki edo ertainekoa, 1 eta3 kilo artekoa.
• Gatzapen entzimatikoa (gatzagia)
• Egosi gabea (inoiz ez da 38 gradutik pasatzen)
• Trinkatua, ore gogorrekoa
• Koipetsua: aterakin sikuaren %45a koipe-gaia da.

EZAUGARRIAK :

6 hilabetez ondutakon 100 gramorena:
• Proteinak: 21 gramo
• Koipea: 33 gramo
• Gazta (CINa): 1,8 gramo
• Kaltzioa: 1.873 miligramo
• Fosforoa: 817 miligramo
• Energia: 385 kilokaloria
Nabarmena da duen kaltzio kopurua; horrek osteoporosia agertzerik babesteko elikagai egoki bihurtzen du.